XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

S.M.: Zerbitzu aldetik zer daukazue?

Emeterio: Pelukeria eta podologia daukaguz.

Imintekotan ziren bere gimnasia.

Baina herrian bere badanez zerbitzu hori, gora ijetea baino ez dogu.

Ganera, hemen ez dau lekurik horretarako.

Erreten ez daudenentzako gela bere, badaukagu eta garitekoentzat bere.

Badeku baita taberna eta Udalak emoten dau subentzinoa garbikuzirako.

Negozio hau partikularren esku dago eta ez, antzeko etxeetan izaten dan erara, bertoko sozioen beharraren eskutik; jeneroa askoz merkeago dagoela bere esan beharra dago.

Sueteko kontuetan bere, sano pozik gagoz, suberte handia izan dogu Karmela eta Isidorogaz; majo trataten gaitue eta bazterrak garbi-garbi dekez.

Behin pastela, hurrengoan txorizoa... gero, danon artean pagaten dogu eta nozipinean eurek gonbidatzen gaitue.

Beatriz: Ganera, Karmelok esku itzela deko, dana konponduten deu, aton... honegaz ez deku elektrizista beharrik.

Karmela eta Isidoro majo portaten dakuz

S.M.: Drogan kontrako ibilaldian bere hartu zenduen parte antza...

Beatriz: Bai, baina ailega gintzazanerako joanta egon ziren.

12'20etan esan euskuen eta 12etarako Urduliz bere pasata euken.

Nok segidu hairi!

S.M.: Eta gastuei zelan egiten dotsezue aurre?

Primitivo: Normalean urtekeretan alkarteak ordaintzen dau eta bazkaria bazkideok pagaten dogu; guk deku subertea Udaletxeak eta Diputazinoaren kontura doazelako hemeko gastuak.

Beste alkarte batzutan pasaten dana da etxe ta danaren jaube izatea gura izaten dabela eta...

Guk ez.

Guk lagundu egiten dogu eta helburu bakarra sozioak ikustea da.

Udaletxeko agintariak etorten dira eta egin doguna esaten dotsegu eta eurek, ondo dagoela eta listo!

Udaletxeak alkartea zuzentzeko Administrazino kontseilu bat deko eta lehendakaria gerente da.

Badeku bere beste bentaja bat, kontsejuan alkarteko bik egon behar izatearena.

Beti da gauzak hobeto eroateko era bat.

Leioa, Lamiako eta beste leku batzutan nahasteak egoten dira gure modura ez direzelako arreglaten batera edo bestera dalako...

Sano pozik eta berbateko gogo itzelagaz, han itxi genduzen barriro bere tertuliarako prest.

Karmela eta Isidoro majo portaten dakuz

Lehendakaria: Beatriz Blanco Urzelai.

Idazkaria: Primitivo Rincon.

Baldintzak: Lagun Arteako sozio izateko honexek baldintzok bete behar dozuz: pensionista, jubiledu, azken honen andre edo gizona, edo alarguna izatea.

Bete beharrak: urtean 600 peztako kuota ordaintzea.

Sozio Kopurua: 600 bat ingeru.

Kapazidadea: 250 lagun jezarrita.

Ordutegia: Urriaren 1etik hasita: Goizetan 11 t'erdietatik ordu batetararte.

Arrastietan 3 t'erdietatik 8 t'erdietararte.

Bulego egunak: Astelehen eta eguenatan, arrastegiz.